Skip to main content

Ez gara jaitsiko! Lehen urteetatik guztion etxea zaintzen

Ez gara jaitsiko! Lehen urteetatik guztion etxea zaintzen

Urtarrilaren 26an Ingurumen Hezkuntzaren Munduko Eguna dela eta, Amazonia gara. Guztion etxea defenda dezagun, kanpainaren egin dugun hezkuntza-proposamena ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Klima-aldaketaren aurka borrokatzera, ozeanoak eta itsas bizitza babestera eta lurreko baso eta ekosistemen suntsipena geldiaraztera bultzatzen gaituzten 13., 14. eta 15. Garapen Iraunkorreko Helburuetan sakontzeko aukera.

Amazonia mehatxatuta dago: azpiegitura handi eta erauzketa proiektuen ugaritzeak  baso-soiltzea, lur, aire eta uraren kutsadura, eta populazioaren lekualdaketa eragiten du. Zuzeneko ondorioak ingurumenaren degradazioa eta herri indigenen kultura eta nortasunaren desagertzea dira. Baina planeta osoko klimaren eta bizitzaren egonkortasuna ere jokoan dago. Horregatik, "Amazonia gara, gure etxe komuna defenda dezagun" kanpaina abiarazi dugu. 

Buletin honetan gai hau haurrekin lehen urteetatik lantzeko prestatu dugun proposamena aurkezten dugu. Bide honetan gure inguruko pailazo talde ezagunena eta maiteena izango dugu lagun: Pirritx, Porrotx eta Marimototx. Ondorengo albisteetan material hezitzaileari buruzko xehetasunak emango dizkizuegu: album ilustratua eta abestiak, eta bertan agertzen diren esperientzia eta kontzeptuetan sakontzeko prestatzen ari garen fitxa didaktikoak. Horiekin batera gure lana zenbat ezagutzen duzun frogatzeko testa egiteko gonbitea luzatzen dugu. Zatoz gurekin abenturara!