Skip to main content

4.7 mugimendua

Hezkuntzaren aldeko mugimendu globala, Alboan, Entreculturas, InteRed eta ONGAWAk bultzatutako topaketa eta eraikuntza kolektiboa.

4.7 mugimendua topaketarako eta eraikuntza kolektiborako gune bat da, eta Alboan, Entreculturas, InteRed eta ONGAWA erakundeek sustatu dute. Gune horretan askotariko eragileak eta sektoreak –GGKEak, ikastetxeak eta irakasleak, herritarren mugimenduak, plataformak, sareak, sindikatuak eta pertsonak– gaude. Mugimenduaren xedea da gizarte- eta politika-arloko ekintza sustatzea Espainian toki-, erkidego- eta nazio-mailan Garapen Jasangarrirako eta Hiritartasun Globalerako Heziketa (GJHEH) sartzeko, neurtzeko eta behar bezala finantzatzeko beharraz.

Heziketa eraldatzailea sustatzearen alde egiten dugu GJHko 4.7 xedea lortzearen bidez eta Agenda 2030 betetzeko ekarpen handiaren bidez. Hori dela eta, indarrak batu nahi ditugu eragile garrantzitsu bakoitzak bere aletxoa jar dezan mundu bidezkoagoa, berdinagoa eta aniztasuna eta ingurumena gehiago errespetatuko dituena sortzeko.

Hezkuntza-sistema formalean 4.7 xedea sartu eta garatzeko aurrerapauso garrantzitsuak emate aldera, zenbait ekintza jarri ditugu abian:

  • GJHEHren egile nagusien gaitasunak indartu nahi ditugu.
  • Elkarrizketa, hausnarketa eta trukea sustatzen ditugu, ikastetxe eraldatzaileak lortzeko; justizia globala eta giza eskubideekin, genero-berdintasuna eta hezkidetzarekin, kulturartekotasuna eta inklusioarekin, partaidetzarekin eta garapen jasangarriarekin hitzemandako ikastetxe eraldatzaileak lortzeko.
  • Gomendioak eta proposamenak sortzen ditugu, esperientziaren bidez azpimarra dezagun GJHEH gelan eta hezkuntza-komunitatean sartzeko.
  • Mugimendu hau Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren babesari eta finantzaketari esker dago abian. (AECID).