Edukalboan komunitatea
Hezitzaileen komunitate bat da Edukalboan eta eraldaketa sozialean eta hiritartasun globalaren eraikuntzan lagundu nahi du hezkuntza formal nahiz ez formaletik.
Zer da Edukalboan komunitatea
Hezitzaileen komunitate bat da Edukalboan eta eraldaketa sozialean eta hiritartasun globalaren eraikuntzan lagundu nahi du hezkuntza formaletik (ikastetxeak eta unibertsitateak) nahiz ez formaletik (denbora libreko taldeak eta plataforma hezitzaileak).
Alboanek, nazioarteko lankidetzarako Euskadi eta Nafarroako GKE jesuitak, sustatzen du Edukalboan.
Gizarte- eta ingurumen-justizia eta genero-berdintasuna sustatuko dituen hiritartasun orokorra eraikitzen dihardu Alboanek. Beste pertsona eta erakunde batzuekin batera, tokian-tokian eta oro har bazterkeria eragiten duten egiturak eraldatu nahi ditugu, eta harreman sozial eta ekonomiko berriak sustatu.
Gurekin harremanetan jarri nahi duzu? Idatzi hurrengo helbide elektronikora educacion@alboan.org
KontaktatuZer eskaintzen dizugu?
1Gelan zaude?
Hezkuntza-baliabideak eta laguntza eskaintzen dizkizugu:
- Gelara eramateko hezkuntza-baliabideak.
- Hiritartasun globalaren, eraldaketa sozialaren eta garapen jasangarriaren inguruko gaiak.
- Heziketa-lanean dimentsio hori sartzeko laguntza.
2Heziketa ez formalean aritzen zara gazteekin?
Proposamen eta metodologiak eskaintzen dizkizugu:
- Proposamen xumeak ditugu gazteak hainbat gaitan prestatzeko eta gai horien inguruan mugitzeko: ekologia, migrazioak, generoa...
- Gazteen partaidetza eta protagonismoa errazteko metodologiak.