Skip to main content

Amazonia gara, guztion etxea defenda dezagun

Amazonia gara, guztion etxea defenda dezagun

Lurraren Egunaren harira, Edukalboanek “Amazonia gara, guztion etxea defenda dezagun” kanpainarekin bat egitera gonbidatzen zaituzte. Kanpaina hori herritarrak klima-aldaketaren aurka mobilizatzeko, Amazonia defendatzeko eta bertan bizi diren herriak babesteko sortu zen.
Kanpainan parte hartu nahi baduzu, hainbat modu daude:

  • Gure hezkuntza-proposamenen bidez, eremu formalean eta ez-formalean, hainbat hezkuntza-etapatan eta askotariko gizarte-taldeekin, sormenez, eraginkortasunez eta modu kolektiboan hezteko, generoaren eta giza eskubideen ikuspegia kontuan hartzen duen ingurumen-hezkuntza bat bultzatuz; herritar ekosozialak emango dituen eraldaketaren haziak izango dira. 
  • Sinatu Amazonia defendatzeko. Eskualdeko enpresek eragindako kalteen aurrean ingurumena eta herri indigenen giza eskubideak babestuko dituen Europako lege bat eskatzeko. Sinatu Amazoniaren espoliazioan parte hartzen duten enpresen zigorgabetasunari amaiera emateko, baita haien praxi txarraren eraginpean dauden pertsona eta komunitateek justizia eskuratzeko dituzten oztopoak ezabatzeko ere.
  • Gainera, kanpaina sare sozialetan parteka dezakezu, eta #AmazoniaGara traolarekin parte hartu. 
  • Naturaren Emakume Defendatzaileak erakusketa erreserba dezakezu.
  • Edo laguntza ekonomikoa eman dezakezu.

Egunero hartzen ditugun erabakiek Amazonian eragiten dutelako; ez egin zalantza eta hartu parte. Garaiz gabiltza guztion etxearen alde mobilizatzeko.