Skip to main content

Testa: zenbat ezagutzen duzu justizia sozioanbientalerako egiten dugun lana?

Testa: zenbat ezagutzen duzu justizia sozioanbientalerako egiten dugun lana?

Edukalboan Komunitateko kide zara. Beraz, ezagutzen dituzu Alboanen defendatzen ditugun bidezko kausak eta etxe komuna zaintzeko gure hezkuntza-proposamenak. Ala ez? Froga ezazu test honekin.

Ezagutzak errepasatzea ez dator gaizki, baina ziurrenik ezagutzen ez zenituen xehetasunak ere topatuko dituzu test honetan. Spoiler bat egingo dizugu, puntuak eskuratzen lagunduko dizuna: ingurumen eta kulturarteko ikuspegiez gain, ba al dakizu zein zeharkako hiru ikuspegi dituen Amazonia Gara kanpainak?

  • Ikuspegi lokal-globala: ikuspegi honek bilatzen du pertsonek munduan gertatzen denari buruzko informazioa izan dezatela,  beren bizi-ereduak urruneko beste errealitate batzuetan dituen loturez eta eraginez jabetu daitezen, eta mundu-mailako hiritartasun eta kidetasunaren zentzua garatu dezaten. Mundua leku bidezkoagoa eta iraunkorragoa izan dadin jarduteko prest dauden pertsonak heztea, alegia.
  • Genero-ikuspegia: emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak kontuan hartzen ditu. Ikuspegi honi esker, estrategia bereiziak identifika daitezke, gizonek zein emakumeek beren eskubideak erabat baliatu ahal izan ditzaten. Horrekin batera emakumeen ahalduntzea du helburu, bitartekoak jarriz beren gaitasunak, autoestimua eta autonomia zabaldu dezaten eta  gizartean, politikan, ekonomian, kulturan eta beste gune guztietan parte hartu eta erabaki ahal dezaten.
  • Giza Eskubideen ikuspegia: Giza Eskubideak ez dira eduki tematiko bat, giza garapena lantzeko eta sustatzeko modu bat baizik. Lehen, bigarren eta hirugarren belaunaldiko giza eskubideak oinarrizko erreferente bihurtu dira herritartasun inklusibo eta globala eraikitzeko. Ikuspegi honek eskubide guztien unibertsaltasuna, zatiezintasuna eta interdependentzia defendatzen ditu.

Aipatutako bost ikuspegiak Alboanen Herritartasun Globalerako eta Eraldaketa Sozialerako Hezkuntza Estrategiaren parte dira.

Oraindik ez zara hasi testa erantzuten? Erantzun orain hemen.