Skip to main content

CHANGE Environment: migrazio klimatikoen inguruko hezkuntza proposamena.

CHANGE Environment: migrazio klimatikoen inguruko hezkuntza proposamena.

Change Environment hezkuntza-proposamen berri bat da, larrialdi klimatikoaren, ingurumen-aldaketaren eta giza mugikortasun behartuaren arteko interakzioa lantzeko 14 eta 18 urte bitarteko ikasleekin.

CHANGE Environment-ek aukera ematen du gai horiei heltzeko eta prestakuntza-ibilbide bat egiteko, gizarte inklusiboago eta iraunkorrago baten aldeko ekintzen antolaketari ere bide irekitzen diona. Proposatutako hezkuntza-ibilbideari jarraituz, gazte-taldeek gai horiei buruz pentsatu eta sentitzeaz gain, topaketetan parte hartzeko eta gizarte inklusiboago baten aldeko ekintzak antolatzeko aukera izango dute.

Hezkuntza-materiala jada gaztelaniaz dago, eta 2023ko urtarriletik aurrera euskaraz ere izango dugu eskuragarri. Proposamenak, gainera, jarduerak, bideoak, baliabide interaktiboak, datu zientifikoak, giza historiak eta hainbat informazio-iturri biltzen ditu, ingurumen-aldaketek eragindako joan-etorriak jorratzeko.

Proiektu hau Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (JRS Europa) koordinatzen du, eta 7 herrialdek parte hartzen dute: Belgika, Hungaria, Irlanda, Italia, Libano, Espainia eta Uganda. Eta ALBOANek prestakuntza, aholkularitza eta laguntza eskaintzen die parte hartzen duten eskola eta taldeei, bai eta beste ikastetxe batzuekin eta babeslekuaren errealitatearekin eta ingurumena zaintzearekin zerikusia duten pertsonekin elkartzeko aukera ere.

Ekimen honi buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi educacion@alboan.org helbidera.