Unitatea

Mugetatik haratago. Hezkuntza ez formala.

Munduko hainbat tokitako milioika pertsonak, bizitzen jarraitu ahal izateko, beren etxeetatik ihes egin eta dena uztera behartuta ikusten dute beren burua. Gauetik goizera beren lurra, etxea, jendea utzi eta alde egin behar izaten dute, soinean eraman dezaketena hartuta.

Errefuxiatuaren Estatutuari buruzko Genevako Konbentzioaren arabera, errefuxiatua da "arrazagatik, erlijioagatik, nazionalitateagatik, talde sozial jakin bateko kidea izateagatik edo iritzi politikoengatik, jazarriko duten beldur sendoen ondorioz, bere herrialdetik kanpo dagoena eta ezin duena, beldur horien ondorioz, bere herrialdean babestuta egon. Migrazioen zergatiak anitzak dira: indarkeria, gatazka armatuak, jazarpena, ingurumen arrazoiak, heteropatriarkatua...

 

Unitate honetan jarduera-zorta bat proposatzen da adin guztietako gazteak migrazio-prozesuei, errefuxiatuen egoerari, sentipenei eta ingurune berri batean integratzeko zailtasunei buruz sentsibilizatzeko helburuarekin. Aldi berean, neska-mutilak animatuko ditugu, kontzeptu hauek praktikara eraman dezaten eta benetazko kanpaina batekin kolabora dezaten .

Material didaktikoa

Unitate hau klik bakarrean deskargatu nahi baduzu, egin bat Edukalboanekin.

Egin bat Edukalboanekin Lankidetza Alboanekin

Erlazionatutako unitateak