Aktibitate
Hartuko ditugu?
Honetatik ateratako aktibitatea:
Iraupena:
90 minutu

Azalpena
Jarduera honetan beste herrialdetatik etorritako pertsonei ematen diegun harrerari buruz hausnartuko dugu. Horretarako, lehenik eta behin, egoera negatiboak erakusten dituzten irudiz osatutako horma bat suntsituko dute. Argazki horiek ebakiko dituzte eta taldeka (hiruzpalau pertsonez osatuak ) egoera positiboetan bihurtu behar dituzte. Irudi berri guztiekin pertsonen harrera irudikatzen duen zubi bat eraikiko dugu.
Monitoreek komunikabideetan agertutako antzeko eszenei, pertsona horien sentimenduei eta bereganatu ditzakegun portaerei buruz hitz egitea proposatuko dute. Hau da, nola eraiki ditzakegun zubi sinboliko hauek.
Beharrezko materiala
Paper jarraitua.
Guraizeak.
Egoera negatiboen argazkiak eta ebakinak.
Kola eta zelo papera.
Errotuladoreak edo margoak.
Guraizeak.
Egoera negatiboen argazkiak eta ebakinak.
Kola eta zelo papera.
Errotuladoreak edo margoak.
Deskargatzeko materiala
7 fitxa.pdf