Istorio bat sortuz

Azalpena
Aktibitatea guztion artean ipuin bat sortzean datza. Ariketa burutzeko, neska-mutilek gelan izkutatu ditugun zenbait irudi eta hitz aurkitu behar dituzte (hitzak fitxan daude zehaztuta). Bilaketa errazteko, "hotza-beroa" metodoa eta eskaut pistak erabil ditzakegu, edota post-iten bidez haien kokapena adieraz dezakegu. Behin argazki eta hitz guztiak aurkituta, borobil batean jesarriko gara, argazkiak erdian utziz.
Ondoren, lehenengo mutilak ala neskak elementu bat aukeratuko du eta istorio bat kontatzen hasiko da. Hurrengoak, beste elementu bat hartuko du eta istorioa jarraituko du. Bata bestearen segidan, orduan, errefuxiatu-esparru batean bizi diren pertsonen istorioak eraikiko dituzte.
Amaitzeko, problematikari buruz hausnartzea proposatzen da; gerraren ondorioak pairatu dituzten pertsonen sentimenduak ezagut ditzaten eta derrigorrez lekualdatu diren pertsonekiko enpatia handiagotu dezaten.
Beharrezko materiala
Kartulinak idatzitako hitzekin.
Papelografoa eta errotuladoreak, sortutako istorioa biltzeko.