Albisteen azterketa

Azalpena
Helburua da migratzaileak protagonista diren albisteak hainbat egunkaritan aztertzea, baita komunikabide eta sare sozialetakoak ere, eta albiste horiei ematen diegun tratamenduaz jabetzea. Taldekide bakoitzak migratzaileei buruzko albisteak ekarri behar ditu eta tratamendu hori aztertu behar dute, estereotipoak detektatuz. Bikoteka, albiste horiek berridatzi beharko dituzte, informazioa gehituz eta estereotipoak kenduz.
Behin hau amaituta, talde handian elkartuko gara hurrengo galdera hauek komentatzeko: Irakurtzen dugun informazio guztia sinesten dugu? Etorkinekiko prentsaren tratamendua ezagutzen dugu? Gure ingurunean entzuten ote ditugu estereotipo betetako iruzkinak? Zeozer egiten dugu komentario hauek gelditzeko?
Testuinguruan kokatzeko, hurrengo bideoa eskaintzen da, berrietan agertutako inmigrante eta errefuxiatuei buruzko akatsak salatzen dituen kanpaina batekoa.
Beharrezko materiala
https://www.europapress.es/epsocial/migracion/noticia-centenar-migrantes-saltan-valla-ceuta-hieren-siete-guardias-civiles-20180822110724.html
https://www.lasexta.com/programas/sexta-columna/tragedia-ceuta-muertos-distintas-versiones-muchos-cabos-sueltos_201402215725498d4beb28d446013d58.html