Skip to main content

Hezkidetza autodiagnostikoak egiteko online tresna

Autodiagnostiko tresna

Eskolan duzun hezkidetza-maila aztertzeko autodiagnostikorako tresna bat aurkezte dizugu.

Pentsatu duzu nolakoak diren patioan sortzen diren harremanak? Eta zeintzuk dira testuliburuetan erreferente gisa agertzen diren pertsonak? Agian ipuinetako protagonistengatik galdetuko diozu zeure buruari. Edo, agian, aztertu duzu nork parte hartzen duen gehien egunean zehar klaustroko beste pertsona batzuekin egiten dituzun bileretan, edo nork altxatzen duen eskua zure gelan bere iritzia emateko...

Tresna honen bidez, datu horiek guztiak eta askoz gehiago aztertu ahal izango dituzu, eta zure ikastetxea hezkidetzan oinarrituta zein egoeratan dagoen jakin ahal izango duzu. Gune online bat da, zeinean zure proiektua eremu pribatu batean sortu ahal izango duzun. Eremu horretan hezkidetza-batzordearekin batera izango duzu sarbidea, eta ikastetxearen dimentsioak aztertu ahal izango dituzue.

Gainera, gure taldeko laguntza daukazu prozesu honetarako, eta edozein unetan eskatu ahal izango duzu gure laguntza. Zeren zain zaude hasteko?


Hemen duzu tresnarako zuzeneko esteka:            

https://autodiagnosticocoeducacion.edukalboan.org/proiektuak/