Skip to main content

Hezkidetza-autodiagnosiak: gure ikastetxeetan hezkidetza modu integralean garatzeko ezinbesteko tresna

Hezkidetza-autodiagnosiak

Neurtu al duzu noizbait hezkidetza maila zure ikastetxean?

Datu zehatzagoak eduki beharko zenituzke ikasleei, irakasleei eta zure eskolako familiei hobeto egokitutako proposamenak eskaini ahal izateko?

Zure ustez, garrantzitsua al da zure ikastetxeko hezkidetza-batzordeak diagnostiko bat egitea, ondoren hurrengo urteetan zuen jarduerak gidatuko dituen hezkidetza-plan bat egin ahal izateko?

Dagoeneko landu duzun hezkidetza-plana ezartzen ari zara, eta uste duzu beharrezkoa dela ebaluatzea egungo egoeraren azterketa berri bat egiteko?

Galdera hauetakoren bati baietz erantzun badiozu, autodiagnostikoak egiteko gure online tresna berria probatzera animatzen zaitugu.
Lehenik eta behin hemen klikatu beharko duzu: https://hezkidetzaautodiagnosia.edukalboan.org/

Hainbat atal aurkituko dituzu, eta horietan aukera izango duzu:

  • proposatutako metodologia ezagutzea (bideo honetan laburbilduta), 
  • zure ikastetxeko hezkidetza-batzordearekin batera autodiagnostikoa eta plana egiteko egin beharreko urratsen proposamena ezagutzea, 
  • zure hezkidetza-taldearentzat gune pribatu bat izatea, informazio guztia antolatzeko.

Gainera, zalantzaren bat baduzu edo aholkularitza zehatzagoa behar baduzu zuen proiektua egiteko, zuzenean idatzi ahal diguzu eta laguntza eskatu.

Zeren zain zaude sartzeko, zure izena emateko eta zure ikastetxeko hezkidetza-proiektua hasteko?

Azkenik, hemen uzten dizkizugu Alboanekin autodiagnostikoak eta hezkidetza-planak garatu dituzten irakasleen, familien eta ikasleen esperientziak.