Baliabide eta proposamenak hezkidetza zure astialdi hezitzaile taldearekin lantzeko
Zure aisialdi hezitzaile taldearekin hezkidetza landu nahi duzu? Pentsatu al duzu inoiz zure taldean hezkidetza-autodiagnostiko bat egitea? Alboan elkartetik, eta hainbat erakunderekin lankidetzan (EGK, Indautxuko Eskautak, Giltzarri eta Cantera-Nikaragua), zure hezkuntza-proposamenean hezkidetza zeharkakotzeko material batzuk proposatzen dizkizugu.
- Hezkidetza ikuspegi biozentriko batetik gida. Bi zatitan egituratuta dago:
- Gogoeta teorikorako kontzeptuak
- Nola igaro ekintzara hainbat metodologien bidez
- Zure taldearekin hezkidetza-autodiagnostikoa egiteko tresna.
Aurten, hezkidetzako autodiagnostikorako tresna bat dugu, eta autodiagnostiko-prozesuan dauden eta hezkidetza-planak egiten ari diren taldeak laguntzen jarraituko ditugu.
Zein egoeratan dago berdintasuna zure taldean? Tresna honen bidez aztertu dezakezu eta ekintzak eta proposamenak egin identifikatzen dituzun gaietan esku hartzeko.