Skip to main content

Together for Change: testigantzen indar eraldatzailea.

Together for Change

Aho-historia potentzia eta aberastasun handiko hezkuntza-estrategia da. Jakintzaren erdigunean esperientzia jartzen du eta jende arruntaren protagonismoa aldarrikatzen du. Together for Change proiektuan garrantzi handia ematen diegu ikasleen eta migrazio esperientzia duten pertsonen arteko topaketa esanguratsuei.

Testigantzak kontatzea eta entzutea garrantzitsua da, arrazoi hauengatik:

  • Migrazio-prozesuetan protagonista direnak erdigunean jartzen ditu.
  • Entzuten dutenei beste kontakizun eta beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera ematen die.
  • Enpatia-prozesuak eta -harremanak errazten ditu.
  • Historiak eta ahozko transmisioa aurkezten ditu ezagutza-iturri gisa.
  • Banakako eta taldeko memoriaren eraikuntza bultzatzen du, esperientzia pertsonaletatik abiatuta.

Migratzaileen istorioak entzuteak esperientzietan berezia dena eta baita ere partekatua dena erakusten digu. Testuinguru eta profil desberdinetako pertsonek askotan migratzeko arrazoi, irrika, zailtasuna eta indarkeria antzekoak partekatzen dituztela egiaztatzen dugu. Prozesu horretan, ikasleek migratu behar izan duten pertsonen egoerak, esperientziak eta nahiak emozionalki uler ditzakete, eta norberaren egoerekin erlazionatu.

Espazio mota hori inplikatutako pertsona guztientzat positiboa eta emankorra izan dadin, aldez aurretik prestatu behar da eta espazio seguru bat sortu behar da.

Together for Change-n, 3. etaparako (“ikuspegiak aldatuz”) materialaren barruan, horrelako topaketak egiteko jarraibideak eta gomendioak eskaintzen dizkiegu ikastetxeei eta irakasleei. Era berean, Together for Change tokiko erakundea garen aldetik, Alboan-etik horrelako topaketak antolatzen laguntzen dugu.

Testigantza saioaren prestaketa

T4Change-n interesa baduzu eta migratzaileen testigantzekin egindako saioetan parte hartu nahi baduzu, idatz iezaguzu helbide honetara: educacion@alboan.org