T4Change: elkarrekin, aldaketaren alde
Migratzaileen protagonismoa eta parte-hartzea Alboanen proiektu berrian
Together for Change (T4CHANGE) proiektua aurkezten dugu, pertsona eta erakunde migratzaileen parte-hartzetik eta protagonismotik sortua.
"Nire alde egiten duzun guztia, nire parte-hartzerik gabe, nire aurka egiten duzu", dio Mahatma Ghanen esaldi ezagun batek. Hala ere, ohikoa da eztabaida publikoan migratzaileen "izenean" hitz egitea. Migrazio-errealitateak zuzenago bizi direnek eta horien ondorioek gai horiei buruzko eztabaida publikoan protagonista izan behar dutela egiaztatzetik sortu da T4CHANGE. Alboanek eta JRS Europa buru duten Europako erakundeek, UNIREren laguntzarekin (errefuxiatuen italiar erakundea), aurreko CHANGE proiektua berraztertzen hasi gara, pertsona migratzaileen protagonismoa eta autoordezkaritza leheneratzeko ikuspegitik.
2024 - 2025 ikasturtean erabilgarri egongo dira CHANGE proposamen berrituaren material berriak: Together for Change, Guztiok batera aldaketaren alde.