#T4CHANGE: zu eta zure ikasgelara moldatzen den migrazioei buruzko hezkuntza-proposamena.

Together for CHANGE (#T4CHANGE) proiektuak ikasleen konpromiso zibikoa sustatzen du, pentsamendu kritikoko eta enpatiako trebetasunak garatuz, eta ikasleei gazte migratzaileekin batera ikastetxeetan ekintzak egitera animatuz eta lagunduz.
Proiektuak honako elementuak jartzen ditu irakasleen eskura:
- Aholkularitza eta laguntza profesionala
- Harreman zuzena erakunde eta pertsona migratzaileekin
- Adituek prestatutako hezkuntza-materiala, proposamena gelan egiteko behar den guztiarekin:
- Irakasleentzako gida
- 2 bertsio adinaren arabera egokituta:
- 12-15 urte
- 15-18 urte
- Hizkuntza anitz:
- Euskara
- Gaztelania
- Ingelesa
- Frantsesa eta gehiago
Idatz iezaguzu educacion@alboan.org helbidera, eta adostuko dugu nola egokitu hezkuntza-ibilbidea zure beharretara.
#T4CHANGE JRS Europak koordinatzen duen proiektu bat da, eta 8 herrialdetan inplementatzen da: Belgika, Espainia, Grezia, Kroazia, Hungaria, Italia, Serbia eta Portugal.