Skip to main content

Pentsamendu kritikoa, topaketa esanguratsuak eta ekintza bateratuak pertsona eta erakunde migratzaileekin. #T4CHANGE proiektua

Together for Change

Torre Pachecotik heldu zaizkigun irudiek, Pandoraren kutxa bat ireki dute uda honetan.

“Espainian arrazakeriarik eta islamofobiarik ez bazegoen, nondik atera dira jatorriagatik, kredoagatik edota azal koloreagatik errugabeak erasotzen dituzten jendaila horiek? Edo, okerrago, nondik atera dira horiek akuilatzen dituzten diskurtso guztiak? (…) Narratiba bat falta da, migratzen duten eta/edo zuriak ez diren pertsonei buruz hitz egingo duena, gizarte hau osatzen duten bizilagun gisa, eta ez balkoitik erortzeko zorian dauden haurtxoak salbatzen dituzten salbuespen heroiko gisa edo krimenak egiten dituzten biztanle gisa soilik.”

Lucía Asué Mbomio -ren hitzak dira, “Nos mentisteis” artikuluan, eta oso ondo jasotzen dute galdera deseroso horiei eta beste batzuei pertsonalki eta kolektiboki aurre egiteko beharra. Galdera horiek, ezinbestean, hezkuntza-komunitateak inplikatzen dituzte. Elkarrizketa horiek josteko beharraz jabeturik, duela hilabete batzuk Carlota Momobela pedagogo eta orientatzailearen bisita baliatu genuen galdetzeko nola heldu behar diegun migrazioei eskolan ikuspegi antirrazista batetik.

“Arazo bat ikusten ez denean, ez da identifikatzen, eta ez da lantzen” zioen Carlotak. “Garrantzitsua da onartzea aniztasuna ekarpen esanguratsua dela, migrazioak badaudela eta egongo direla, estereotipoak baztertzea eta arrazakeriaren aurkako jokabideak lantzea. (…) Protagonismoa pertsona migratzaileena izan behar da, ahotsa dutelako, esperientzia dutelako eta ekarpenak egin ditzaketelako ikuspegi desberdinetatik, zuritasunetik eta pribilegio zuritik ulertzen ez direnak”.

Alboanen kontutan hartu ditugu Carlotaren hitzak. T4CHANGE Proiektu Europarrak, hain zuzen, migrazio-errealitateak eta haien ondorioak zuzenean bizi dituzten pertsonek gai horiei buruzko eztabaida publikoan protagonista izan behar direla azpimarratzen du. Horrekin batera, proiektuak gizarte gisa batzen gaituzten loturak sortu, indartu eta ikustaraztearen alde egiten du, eta gizarte inklusiboagoaren, bidezkoagoaren eta kohesionatuagoaren alde elkarrekin lan egitearen alde.

Pertsona migratzaileenganako deshumanizazio diskurtsoak desmuntatzera gonbidatzen zaituztegu, eta hezkuntza komunitate inklusibo eta kohesionatuak eraikitzera. Aldaketaren parte izatera gonbidatzen zaituztegu #T4CHANGEkin batera. Proiektuari buruz gehiago jakiteko, bisitatu haren webgunea eta/edo idatzi iezaguzu educacion@alboan.org. helbidera.

Hona hemen Carlota Momobelak gure galderei emandako erantzun guztiak jasotzen dituzten bideoen estekak (edukia gazteleraz dago):

Partekatu