Skip to main content

Data berria abenduaren 3: Alboan Gazte Sarearen topaketa: Amazonia Gara

Gazte Sarearen topaketa

Alboan Gazte Sareak gazteen topaketa berri bat egin nahi du. Oraingo honetan, Amazoniako gazteen testigantzak jasoko ditugu, eta natura babestearen alde bat egitera gonbidatzen zaituztegu,  Gizarte eta ingurumen justiziaren inguruan hausnartu eta ekintzara pasatzeko asmoz.  


Urte asko daramatzagu elkarrekin saretzen hainbat gazte talderekin, eta esperientzia horrek diosku elkarrekin lan egiten dugunean errazagoa dela mundu justuago bat lortzeko amets partekatua errealitate bihurtzea pertsona guztientzat. Gazteok zeregin garrantzitsua dugu prozesu honetan orain eta etorkizuneko pertsona heldu gisa.

ZERTARAKO EGINGO DUGU TOPAKETA?


• Ingurumenari, generoari eta giza eskubideei buruz ditugun kezkak partekatzeko.
• Ingurumenaren babesean eta bizitzaren defentsan trebatzeko eta jarduteko.
• Amazoniako testuingurua eta hura defendatzen duten pertsonak ezagutzeko eta gure esperientziak partekatzeko.
• Gure errealitatean eta Amazonian gertatzen diren ingurumen-gatazken arteko desberdintasunak eta antzekotasunak aztertzeko, eta irtenbide partekatuak bilatzeko.
• Ingurumenaren babesean gazteok dugun paper eta konpromiso garrantzitsua gure inguruneari helarazteko.


NOIZ ETA NON?

Abenduak 3 Ulia - Donostia 
Cristina Enearen Interpretazio Zentroan. (Ulia pasealekua 311, 20013 Donostia)
Ordutegia: 10.30 - 18.00

PLANGINTZA 

10.30 - 11.00  Taldeei ongietorria eta dantza.
11.00 - 12.00  Amazoniako eta Euskadiko gazteen testigantzak naturaren babesean.
12.00 - 12.15  Break. 
12.15 - 13.45  Gizarte- eta ingurumen-arloko Ibilbidea. 
13.45 - 14.00  Dantzaren entsegua.
14.00 - 15.00  Bazkaria (Uliako Aterpetxean). 
15.00 - 15.30  Amazonia Gara Materialen.
15.30 - 17.30  Bisita gidatua Uliako ingurua ezagutzeko Cristina Enea Fundazioaren eskutik. 
17.30 - 18.00  Dantza eta agurra.

ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?

Talde osoa esteka honetan inskribatuko du hezitzaileak azaroaren 30a baino lehen.

Informazio gehiago: Saray Gonzalez s.gonzalez@alboan.org edo 609232627