Skip to main content

"Tantaz Tanta, Eskubideak defendatzen" kontakizun laburren IV. edizioa

lehiaketa
Tantaz tanta lehiaketa

medicusmundi Arabak eta Alboan-ek, Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin, otsailaren 1etik 29ra arte «Tantaz tanta, eskubideak defendatzen» kontakizun laburren lehiaketaren 4. ediziorako deialdia egin dugu. Kontakizunen gaiak Ura eta Saneamendua izateko Giza Eskubidea izan behar du, eta balorazio-irizpideen artean, kontakizuna Hegoaldeko errealitateekin eta eskubide hori urratzearen ondorioekin lotzea dago, bereziki emakumeen eta nesken bizitzetan.

Animatu parte hartzera, oraindik garaiz zaude!
 

OINARRIAK

1.     Lehiaketa honetan parte har dezakete pertsona guztiek, adina, nazionalitatea eta bizilekua edozein izanik ere.

2.     Kontakizun laburren gaiak Ura eta Saneamendua izateko Giza Eskubidea izan behar du.

3.    Lanak ezin izango dira aurretik sarituak izan, gaztelaniaz eta/edo euskaraz idatzita egon daitezke, eta originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute. Formatua librea izango da.

4.    Kontakizunen luzera 2 orrikoa izango da gehienez, alde bakarrera, DIN A-4 tamainan, orrialde bakoitza 25 eta 30 lerro artekoa, Arial tipografian, 12 tamainakoa eta 1,5 lerroartekoa. Orrialde guztiak zenbakituta egon beharko dira, azala izan ezik. Lan bakarra aurkez daiteke egile bakoitzeko.

5.    Lanak bi bidetatik aurkeztu ahal izango dira (bietako bat aukeran):

  • Posta arruntez. Aurkeztutako lanak gutunazal itxi batean aurkeztuko dira, egilearen izenik eta sinadurarik gabe, izengoitiarekin. Barruan beste gutun bat sartuko du, obraren izengoitia eta izenburua jasoko dituena. Barruan egilearen izen-abizenak, posta elektronikoa eta telefono-zenbakia egongo dira paper batean. Posta arruntez (bidaltzailea adierazi gabe) honako helbide honetara bidaliko da: Medicusmundi Araba, Los Isunza kalea 9, 1. esk., 01002 Vitoria-Gasteiz. Bestela, helbide honetan entregatu beharko da (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara).
  • Bide elektronikoz, lanak itsaso.sanchez@medicusmundi.es helbidera bidali beharko dira, izen-abizenak adierazi gabe. Kontaketa saritua izango balitz, datuak bide horretatik bertatik eskatuko lirateke.

6.    Jasotzeko azken eguna 2024ko otsailaren 29a izango da. Geroago iritsitakoak onartuko dira zigilu-markan edo ziurtagiriaren zigiluan data hori edo lehenagokoa agertzen bada.

7.    Epaimahaiak 2024ko martxoaren 15ean emango die epaia kontakizun irabazleen egileei. Erabakia 2024ko martxoaren 22an jakinaraziko da, Uraren Mundu Eguna dela eta, medicusmundi Araba eta Alboan sare sozialen bidez.

8.    medicusmundi Arabak eta Alboanek beren gain hartzen dute aurkeztutako lanen benetakotasuna bermatzeko egokitzat jotzen dituzten neurriak hartzeko ahalmena.

9.    Sarien zenbatekoa honako hau izango da:

  • 1. saria, 400 €
  • 2. saria, 200 €
  • 3. saria, 100 €

10.    Balorazio-irizpideak

  • Obren kalitate artistikoa eta teknikoa.
  • Kontakizuna munduko Hegoaldeko lurraldeetako errealitateekin eta giza eskubide hori urratzearen ondorioekin lotzea, bereziki emakumeen eta nesken bizitzetan.