Skip to main content

Tanta Samantha: GJH-2030 Misioa

Tanta Samantha

Ausartzen al zara 2030. urterako pertsona guztiek ura eta saneamendua izan dezatela lortzen saiatzera? Bizkor, atzera-kontuan gaude jadanik!

Tantaren jokoan eta ipuin osagarrian, Samantha tanta ezagutuko dugu, eta GJH-2030 misioa lortzen lagunduko diogu. Tantaren jokoak antzara-joko ezagunaren antzera funtzionatzen du. Misioaren xedea Garapen Jasangarriko Helburuetako bat (GHJ), seigarrena, lortzea izango da; hau da, 2030. urterako, Lurreko pertsona guztiek ura eta saneamendua izatea. 

Samantha tanta New Yorken bizi da; bertan, gobernuek 2030 Agenda sinatu zuten 2015ean. Eta Samantha ez dago bakarrik abentura horretan: Fermintxo, Uma, Raounda eta Jairo izango ditu lagun. Jokalari guztiak azken laukira iristen direnean amaitzen da jokoa, eta garrantzitsua da bidean inor ez geratzea. Horregatik, azken laukitxora iristen den lehen jokalariak dadoak botatzen jarraituko du, eta besteei bidean lagundu ahal izango die. 

Joko hori Lehen Hezkuntzako etapan erabil dezakegu, GJHak zer diren, zergatik sinatu ziren eta zer konpromiso hartu ziren lantzeko. Era berean, jolastu ondoren, ikasleekin batera gogoeta egin dezakegu, Samantha tantari misioa lortzen laguntzeko zer egin dezaketen plantea dezaten. Horrez gain, ura lortzeko zailtasunak dituzten beste errealitate eta toki batzuk aurkez diezazkiekegu ikasleei, egoera hobeto ezagutu eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsona horiekin konektatu ahal izan dezaten. 

Juega con la Gota Carlota

Samantha tantaren jokoarekin lan egin nahi baduzu, materiala deskargatu dezakezu, eta horrez gain, gure Baliabide Zentroan maileguan har dezakezu, edo educacion@alboan.org helbidera idatzi, zure ikasleentzat laneko prozesua planifikatzen lagundu ahal izan diezazugun.