Skip to main content

CHANGE proiektua, migratzaile eta errefuxiatuei buruzko aurreiritziak hautsi

Change Escape Room

CHANGE proiektuak proposatutako ibilbideari jarraikiz, gai horiei buruz pentsatzeko eta sentitzeko aukera ez ezik, topaketan parte hartzeko eta gizarte inklusiboago baten aldeko ekintzak antolatzeko aukera ere izango dute ikasleek edo gazte-taldeek.

Proiektua Europar Batasuneko beste 8 herrialderekin batera egingo da. Hortaz, CHANGEren blogaren eta sare sozialen bitartez, beren bizipenen berri eman eta beste toki batzuetako esperientziak ezagutu ahal izango dituzte. Gainera, ekintza interesgarrienak egiten dituzten taldeek Bruselan antolatuko den amaierako ekitaldira joateko hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izango dute.

Izena eman

Egin beharreko urratsak:
    1. Izena eman hemen. Horrela, zurekin harremanetan jarri ahal izango gara eta zenbait jarduera planifikatzen eta prestatzen lagundu ahal izango dizugu.
    2. CHANGEren webgunean proposatutako jardueraren bat egin. (Bereziki, 1. eta 2. etapetakoak).

Sakontzen jarraitzeko:
    3. Bilera bat antolatu. Lineakoa zein aurrez aurrekoa izan daiteke.
    4. Jarduera gehiago egin eta 4. eta 5. etapak Breaking the Wall ihes-gelarekin osatu.
    5. Ekin egiozue. Ikasitakoak eta egindako gogoetak aurrera egiteko balio badizue, gauzak aldatzeko ekintzaren bat egin dezakezue, eta gure Enbaxadore-programan parte hartu.

GEHIGARRIAK: Jarduera horiek zure ikasleengan zer eragin duten neurtu nahi baduzu, CHANGEk eskaintzen dituen ebaluazio-inprimakiak betetzeko eska diezaiekezu, esperientzian parte hartzen hasi aurretik eta amaitu ondoren.

Zalantzarik baduzu edo gehiago jakin nahi baduzu, idatz iezaguzu educacion@alboan.org helbidera.

Argibide gehiago: