Skip to main content

“Somos Marea” nazioarteko flashmob birtuala

“Somos Marea” nazioarteko flashmob birtuala

Alboan Gazte Sarea gai da Alboan-en kausa justuei buruzko prestakuntza eta lana adierazpen artistiko eta ludikoekin bateratzeko: hori da bere ezaugarrietako bat. Hain zuzen, gure urteko dantzaldia da identifikatzen gaituen jardueretako bat: urtero, topagunean lantzen ari garen gaiarekin lotutako abesti bat aukeratzen dugu, koreografia bat egin eta dantzatzen dugu, eta aldarrikapenezko kalejira bat egin ondoren gune publiko batean ezagutarazten dugu.

Aurtengo abestia, “Somos Marea”, Alboanen Gazte Sareko bi begiralek idatzi dute, Aída García Oriok eta Lucía García Ubarrechenak. Sareko bizipenetan oinarritu dira letra eta musika idazteko. Pandemiaren testuinguruak zailtasun handiak jarri dizkigu dantzatzera elkartzeko eta bertatik bertara partekatzeko garaian, baina, bereizten gaituen sormenarekin, mundura atera dugu gure proposamena, nazioarteko flashmob birtual bat egiteko, Kolonbia, Venezuela eta Ekuadorko talde batzuen parte-hartzearekin.
 

Izan ere, aurreko buletinetan azaldu genuen bezala, joan den ikasturtean harrera-, abegi- eta adiskidetze-jardunbide onak identifikatzeko, trukatzeko eta nabarmentzeko prozesu bat eraman zuen aurrera Alboan Gazte Sareak. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatu zuen proiektua, eta Errefuxiatuentzako Latinoamerikako Zerbitzu Jesuitaren (JRS), Loiolaetxea Elkartearen eta Ellacuría Fundazioaren laguntza jaso zuen. Harrera-komunitate batek baino gehiagok gurekin dantza egin nahi izan du: Escuela Latinoamericana de Ciudadanía, Ekuadorren; Proceso de Reconciliación Integral de Vereda la Siberia, Kolonbian; Frontera Solidaria-ko emakumeak, Araucan (Kolonbia); eta Red de Reconciliación de la Vega Alta-ko gazteak, Caracasen (Venezuela). Haien dantzak, Euskadin begirale taldeetan eta aurrez aurreko topaketetan egin direnekin batera, indarrez betetako marea bakarrean batzen dira, eta horren erakusgarri da konpartitzen duug bideoa.

Abestia egiteko prozesua, flashmob birtuala eta proiektuan identifikatutako harrera-esperientzia guztiak gune honetan daude> 

Gora Gazte Sarearen Marea Laranja!