Skip to main content

ALBOAN Gazte Sarearen topaketa: Ongietorriak - Marabha As Salamu ´Alaykum

Alboanen Gazte Sarearen VII topaketa

ALBOAN Gazte Sarearen aurtengo topaketa egiteko 15 egun geratzen zirenean atzeratu behar izan zen COVID-19a dela-eta. Baina begiraleen taldeak beti daki nola konpondu sortzen zaizkien erronkak, eta ilusio handiz lan egiten ari da ezustekoez eta berritasunez beteta egongo den formatu berri bat prestatzeko.


Topaketa urriaren 25ean (igandea) izango da,  formatu mistoan —aurrez aurre eta streaming bidez—, 11: 00etatik 13: 15era, Arrupe Etxeko areto nagusian (Aita Lojendio 2-2), Bilbon.

Gaia Hospitalitatea kanpaina izango da, zeinean ALBOANek parte hartzen baitu Jesusen Lagundiko beste erakunde sozial batzuekin. Txalaparta, rapa, hip hopa, antzerkia, dantza eta sorpresa asko egongo dira! 
 

VII Encuentro Gazte Sarea

Bizkaiko taldeek bertara jo ahal izango dute, gainerako lurraldeek gure Youtubeko kanalaren bidez parte har dezakete.

Maskara ekarri behar da.

Edukiera mugatua. Ezinbestekoa da plaza erreserbatzea. Izena eman>

Informazio gehiago hemen: educacion@alboan.org

Jarrai gaitzazu gure sare sozialetan, informazio gehiago izateko:  @alboanGazteSarea.