Skip to main content

Somos Marea

Somos Marea

"Somos Marea", Marea gara,  izango da 2021ean Gazteen Sarearen VIII. Topaketan parte hartuko duen abestia. Aída García Oriok eta Lucía García Ubarrechenak, Alboan Gazte Sareko begiraleek, konposatu dute, eta Sareko bizipenetan oinarritu dira hitzak eta musika konposatzeko. Gora Gazte Sareko Marea Laranja!

Gogoratzen al dituzue maletak egiterakoan sentitzen diren gogoak? Aireratzea eta hegazkina airean egonkortzea zein polita den? Gaur, bidai baten ilusioarekin hasi zen istorio bat kontatzea gustatuko litzaiguke.

Proiektu xume hau topaketa kasual baten eskuz hasi zen, egun kasual batean eta kasualitatez ezagutu ziren bi pertsonekin. Nahiz eta mugimendu berberaren parte eta antzeko adina izan, eta nahiz eta elkarte berdinean parte hartu, bi alditan ikusi izan ginen elkarri, eta gure erlazioa adeitsua zen, ez gehiago. Halere, musikak sintonian geudela konturarazi gintuen eta, Gazte Sarea den familian bizitako esperientziak eskertzeko sentimendua elkarbanatzen genuela ikustea baimendu zigun.
 

Marea gara

Eta, hain zuzen ere, hauxe bera da egiten saiatu duguna; opari bat. Partekatzen dugun sentimendu bati, kolore esanguratsu bati eta, urtez urte, gure neguak udaberri bihurtzen dituen pertsona talde bati ahots eman diezaioken xehetasuna. Guzti hau, formakuntza eta ikasketa eskeintzen gaituen gai baten inguruan. Urtero, asko eskaintzen duten eta motz geratzen diren tarteak sortzen dira, eta hauek modu berezian baloratu eta eskertu behar genituela sentitzen genuen. Bagenekien urte hauetan bizitako esperientziak, gehien liluratzen gaituen eran itzultzea nahi genituela.

Behin norabidea ezarrita zegoela, hurrengo urratsa gure bidai kideak nabarmentzea izan zen, haiek direlako, izan ere, gurekin esperientzia hauek sortu dituztenak, bakoitzak bere bizi-esperientziaz betetako maletarekin.

Hala eta guztiz ere, bidai bat hasi baino lehen prestakuntza nahiko daude eta, bidai honetakoak, paper eta arkatz gisa hasi ziren.

Arkatz horrek kontzientzia hartu eta, ia nahi gabe, bertsoak errezitatu zituen. Umiltasun, esker, balio eta anaitasunari buruz hitz egiten zuten bertsoak, familia bati buruzkoak. Haren gora-beherak, barreak, topaketak, momentu on eta txarrak abesten zituztenak. Eta, batez ere, hura sortzen duten pertsona guztiei buruzkoak; daudenak eta egon zirenak, eta egongo direnak baita. Hala izan zen, beraz, paper hartan maitasunez, ametsez, besarkadez, esku zabalez eta indarrez abesten zuten hitz horien sorrera.

Itxura daiteke gu biok garela lerro hauen protagonista den hegazkinaren gidari baina, argi utzi nahiko genuke aireztazte on bat izan ezkero, lan izugarria egin zuten talde baten laguntza izan genuela; gure proposamenarekin  bat egin eta, era boluntarioa, gurekin notaz betetako pentagramak elkarbanatu zituzten pertsonak.

Izan daiteke istorio honen alde xelbreena izatea gure hegazkin honetan bidaiatzen zuten pertsona askok ez zekitela ezer, ez bidai hauetan zeudela, ezta haren protagonistak zirela ere.

 

Aida durante la grabación

Bidaiaren hasiera, bi pertsonen esku egon zen eta, arazoei aurre eginez, orkesta bihurtu zen dueto honi hasiera ematea lortu genuen. Erraza izan zela ez degu esango baina, motibazioak eta gogo eutsiezinek urduritasuna eta zalantzak menderatu zituzten.

Bidaia luzea izanez, Bergaran geldialdi txiki bat egin behar izan genuen. Gipuzkoako herri hau izan zen magia sortu zuen lekua eta, lehenengo aldiz, guztion aurpegiak ikusi genituen. Ilusioa airean sentitzen genuen bertan aurkitzen ginenok, eta lanean hasteko irrikitan geunden. Eta horrela, gutxinaka, nork bere trebetasun partikularra erakutsi eta partekatu zuen grabaketa estudioan. Prozesua izugarri luzea izan zen, baina proiektua eskuartean geneukan behingoz.
 

Lucia

 

 Baina, guztiok dakigunez, hegaldi guztiak bukaerara iristen dira eta, hau bukatzeko modu hoberena, bidaia inspiratu zuten pertsonekin izan zen. Otsailaren 6an guztiok elkartzeko momentua iritsi zen, eta ezin genuen sinistu proiektu honen sekretua gorde ahal izana. Gure sedetako erreproduktoreak lehen aldiz abestiaren  jo zutenean lur hartu genuen.

Eta, momentu hartan, Gazte Sare osoak gertatzen ari zen guztiaz konsziente izan zen. Barre, txalo, zirrara eta malkoren baten artean, hainbeste landu izan genuen SOMOS MAREA abestia jakinarazi zen. Maitasuna eta ausardia, borroka eta harrera, migrazioa eta bakea zehaztasunez deskribatzen duen adiskidetasun, batasun eta komunitate ohiua.

 Izan ere, Gazte Sarea horixe bera da; elkarrekin nabigatzen duen marea eta, olatu guztien indarrari esker, itsasoa ertzera eramaten duena.

Aida eta Lucía.
 

Gazte Sarea es Marea