Skip to main content

Sareak ehuntzen Mujika eskolan: Egun guztiak Martxoak 8

Mujika eskola

Bilboko Mujika eskolan euren sarea ehundu zuten. Horretarako zapi moreak lotuko zituen eta sare moduan lehioetan jarri zuten Bilboko Zazpi Kalean martxoaren 8ko garrantzia adierazteko.


Eskolan Aurten Berritzegunek egindako proposamena izan da telesailak, realityak eta ipuinak aztertzea eta eskolan proposamen desberdinak garatu zituzten haur eta lehen hezkuntzako ziklo bakoitzean hari horri jarriatuz. 

Haur hezkuntzako 2 eta 3 urtekoek Adela Turinen Arrosa eta leuna ipuina landu zuten. 

Haur hezkuntzako beste etaldeetan eta Lehenengo Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan Txanogorritxu eta Edurnizuri ipuinak irakurri zituzten eta gero denon artean hausnarketa bat egin zuten zenbait galderak kontuan hartuz, esate nabterako: zer kontatzen du istorioak, zenba emakume/neska dauden, nortzuk eta nolakoak diren protagonistak, eta abar. Hausnarketa egin eta gero denon artean pentsatu zuten zelan emakumezko protagonista konponduko duen arazoa eta izenburu berriak proposatu ziren: “Edurnezuri ausarta”, “Txanogorrostean itxu indartsua”...

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan, berriro ere ipuin berberak irakurri zituzten eta hausnarketa egin ostean umeei egin zituzten ipuinarako portada berriak. 

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. ikasleek Txanogorritxuk ezetz esaten du bideoaren inguruan antolatu zuten saioa eta taldeka ipuin klasiko bat aukeratu zuten “buelta emateko” eta gero denon aurrean konpartitzeko.
 

Mujika kalean

Bukazeko aurten ezin izan dutenez familiekin egindako lana konpartitu, aurreko ikasturteetan eginten zen legez, aurten Emakumen zientzalarien astekoko prestatutako panelak eskolako kalera atera zituzten.