Skip to main content

Nahi dudana izan naiteke Kukullaga eskolan: egun guztiak Martxoak 8

Kukullaga eskola

Kukullaga eskolatik jaso dugu martxoaren 8an eskolan landutako esperientzia. Bizkaiko eskola honetan Nahi dudana izan naiteke lelopean zenbait jarduerak garatu zituzten ziklo bakoitzean estereotipak hausteko helburuarekin.

Haur Hezkuntzan eta Lehen hezkuntzako 1. zikloan bi bideo aukeratu zituzten  girotzeko eta gaiari buruz hitz egiteko akegu:

Bideoak ikusi eta landu ostean  landibeen marrazkiak egin zitutzten eta eskolako punto morean jarri zituzten: “Nahi dudana izango naiz” leloarekin.
 

Seré lo que yo quiera ser


Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloan girotzeko eta gaiari buruz hitz egiteko zenbait baliabide erabili zituzten: abestia: “Konplize ditut eta”  eta bideoa bat “Que significa hacer algo como una niña” 

Gero, komikiak eta beste materialetik testu edo marrazki batzuk aukeratu eta horrekin tertulia bat antolatu zuten talde bakoitzean.

Bukatzeko, gela guztietako puntu morean lanak jarri ditugu.
 

Etiketak

Noticias relacionados