Skip to main content

Floreaga Ikastetxean argi daukate: Zaintza, denon ardura da. Egun guztiak Martxoak 8

Floreaga Ikastetxea

Azkoitiako Floreaga Ikastetxean lan egin zuten zaintza bisibilizatzeko eta bizitzaren erdian kokatzeko, denon ardura baita. Horregatik horma irudi dezberdinak egin zituzten ikastetxeko paretetan ipintzeko. 

Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntza aritu ziren zenbait ekimenak sortzen eta ikasle guztien partaidetzarekin mural bat egin genuen Azkoitiko Foroko ekimen bezala eta herriko beste ikastetxeen lanketekin batera udaletxeko balkoian zintzilikatuta egon ziren astebetez.

DBH 3ko ikasleek "Zaintzak ez du generorik" lemapean, zaintza gaiaren inguruan lanketa egiteko aurkezpen bat prestatu zuten Martxoaren 8an LH eta DBH ko gela guztietan lantzeko. Hori dela eta gela bakoitzeko bi-hiru ikasleek aurkeztu zituzten proposamenak. 

DBH4ko ikasleek galdetegi bat sortu zuten Forms formatoan eta DBH ko ikasle guztiei bidali zieten linka. Bertan lortutako emaitzak Ingeleseko ikasgaiean txosten bat idazteko erabiliko dituzte  3. ebaluazioan.