Skip to main content

San Jose Jesuitak ikastetxeak berdinasunaren deia jaso du: Egun guztiak Martxoak 8

Berdintasunaren deia

Durangoko San Jose Jesuitak Ikastetxetik aurreko ikasturteko aldarrikapena berrezkuratzea erabaki zuten eta hezkuntza komunitateko persona bakoitzari txapa bat emen zioten iazko leloarekin: "Berdintasunak deitzen gaitu, konprometitzen gaitu".

Gainera “Gizartea eraldazeko gure txertoa” lelopean bibliografia feminista eskaini zuten irakasleek, gurasoek zein ikasleek aukera izan zuten bibliografia desberdina aztertu eta ezagutzeko.

Haur Hezkuntzako ikasleekin ipuin kontaketa desberdinak egin ziren, era honetan errealitatea ezagutzeko eta honen inguruan hausnartzeko aukera izan zuten. Baita etorkizunari begira ikuspegi kritikoa garatzen hasi.

Lehen Hezkuntzan ikasleek beraien inguru hurbilean arakatu eta miresten duten emakume bat aukeratu behar izan zuten. Ondoren emakume ausarta horren inguruan datu batzuk jaso eta bere dohainen inguruan hausnartu. Emakume horri buruzko fitxa bat bete eta Martxoak 8an LHko Korridorean gure bizitzetako emakume garrantzitsuen ospearen aretoa bilakatu zuten. Honetaz gain, 6. mailako ikasleek euskal emakumeen biografiak landu ondoren, 5. mailako ikasleei emakume hauen inguruko infomazioa eskaini zieten horma-irudi erraldoi batean, era honetan ikasleek euskal emakumeek egindako ekarpena ezagutzeko aukera izan zuten.