Skip to main content

Otxartaga ikastetxean zientzia bada nesken kontua: Egun guztiak Martxoak 8

Emakumeak zientzian

Ortuellako Otxartaga ikastetxean emakume zientzialarien bizitzak eta biografiak ikertzen aritu ziren martxoaren 8an. Gela bakoitzean, haur hezkuntzatik eta lehen hezkuntzako 6. kurtsora arte, zientzia munduari lotutako emakume bat aukeratu zuen bere bizitza ikertzeko. Bildutako materialarekin horma-irudi bat egin zuten, ikastetxean jarri zuten, eta bertsio birtual bat ere egin zuten. Online bertsio horretan, emakume horien bizitza jasotzen duten audioak sartu zituzten.

Mujeres cientificas

Panel birtuala eskuragarri dago >