Skip to main content

EPEA LUZATU DA!!! Mugetatik Haratago bideo laburren lehiaketa

Nola sustatu gizarte inklusiboak?

bideo laburren lehiaketa
bideo laburren lehiaketa

Alboanek pentsarazi nahi die haurrei (12 urtetik gorakoak) zer egin dezaketen inguruan, beste leku batzuetatik (kultura, erlijioa, etab.) datozen pertsonekin harrera-ekintzak eta -jarrerak sustatzea. eta eraman ideia hauek minutu bateko bideo-gidoi batera, grabatu eta bideo laburren lehiaketara aurkezteko. Nafarroako ikastetxe edo aisialdi talde batekoa bazara, animatu parte hartzera.

Lehiaketa hau Mugetatik Haratago, hiritartasun inklusiboa eta harrerakoa sortzea sustatzen duen, hezkuntza-proposamenaren barruan kokatzen da.

Lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek sormen-bideo bat aurkeztuko dute beren zentro, talde edo entitatearen bidez, minutu bateko iraupenarekin. Bideoak euskaraz edo gaztelaniaz egon daitezke. Bideoaren bidez, beren adineko haurren ekintzak eta konpromisoak planteatu beharko dituzte, baita beren ingurua hartu ahal izateko beharrezkoak iruditzen zaizkien jarrera-aldaketak eta gomendioak ere. Bi kategoria egongo dira (12 urtetik 15 urtera eta 16 urtetik aurrera).

Lehiaketaren webgunean LEHIAKETAREN OINARRIAK eta behar duzun informazio guztia aurkituko duzu.

Lehiaketaren web orria

PARTE HARTZEKO EPEA LUZATU DA apirilaren 22ra arte.

Behartutako mugikortasuna eta krisi ekosoziala gida didaktikoan bideoak grabatzeari buruzko jarduera bat sartu dugu, eta interesgarria izan daiteke zure ikasleekin Lehiaketara aurkeztu beharreko bideoak lantzeko.


Gainera, baliabide ugari ditugu gaia lantzeko eta horri buruz hausnartzeko.  (Erreferentzia: Katalogo interaktiboa MUGETATIK HARATAGO)


Zalantza izanez gero, jarri harremanetan educacion@alboan.org

Material a descargar
LEHIAKETA KARTELA.EpeaLuzatuta.pdf.pdf