Unitatea
Breakout Edu: Mugetatik haratago

Azalpena
Bigarren Hezkuntzarako online ihes-jokoa, migrazioen eta errefuxiatuen errealitatea ezagutzeko IKTen bidez beste modu bat. Parte-hartzaileek ibilbide bat egin beharko dute, eta bertan hainbat proba aurkituko dituzte. Horrela, etxea uztera behartutako pertsonen larruan sartuko dira, eta pixka bat gehiago jakingo dute zer tokatzen zaien ihes-prozesuetan bizitzea, babes eta harrera bila.
Jolasak irakasleei zuzendutako gida didaktiko bat ere badu, tresnak eskaintzen dituena, ikasleek lekualdatze behartuari buruzko ezagutzak bereganatzen dituztela ziurtatzeko eta inklusioa eta harrera sustatzeko, kontzientzia kritikoa sortuz.
Gaitasunak
- 1 - Ikasten ikasteko gaitasuna
- 2 - Autonomiarako eta ekimen pertsonalerako gaitasuna
- 3 - Informazioa tratatzeko gaitasuna eta gaitasun digitala
- 4 - Gizarterako eta herritarren eskumena
Beharrezko materiala
- - Interneterako sarbidea eta telefono mugikorra, tableta edo ordenagailua
Deskargatzeko materiala
Gida Break Out EUS QRBerriak.pdf