Skip to main content

Mugetatik Haratago: 2020-2021 ikasturteko txostena

Más allá de las fronteras: Memoria curso 2020-2021

Alboanek giza eskubideak eta planeta zainduko dituzten herritarrak sustatzeko lan egiten du. Herritar kritikoak, konprometituak eta aktiboak, hainbat eta hainbat pertsonaren sufrimenduaren aurrean jarrera epela ez dutenak eta mundua eraldatzen parte hartzen dutenak. 

Más allá de las Fronteras-Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamenak munduko hainbat pertsonak pairatzen duten nahitaezko migrazioaren eta babesaren errealitatea hurbildu nahi du, eta kulturarteko harrera-ingurune errespetuzkoak eta aberasgarriak sustatu.

2020-2021 ikasturtea urte zaila izan da pandemiagatik, zenbait jarduera beste formatu batzuetan egin behar izan ditugulako. Honen bidez ere eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, proposamen hau ikasleekin lantzen jarraitzeko moduak bilatu dituzten irakasle guztiei. Nafarroa osoko 22 ikastetxek egin dute bat, eta 164 irakaslek eta 3.000 neska-mutilek baino gehiagok hartu dute parte.

Nabarmentzekoak dira Iruñeko eta Tuterako elkartasun-karpak; haietan, ikastetxeentzako eta oro har herritarrentzako jarduerak egin ditugu.

Laburpen-bideo hau dakarkizuegu, memoria moduan, hainbat eta hainbat hezitzailek egindako ahaleginaren berri emateko, eta mundua bidezkoagoa eta solidarioagoa izan dadin lanean jarraitzera animatzen zaituztegu.