Skip to main content

Online eskuragarri!!: BREAKOUT EDU, Mugetatik haratago

Breakout Edu Mugetatik haratago

Edukalboan-ek tresna berritzaile eta motibagarri bat jartzen du zuen esku, Bigarren Hezkuntzako ikasleekin migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatea lantzeko, modu desberdin batean.

Egun, 70,8 milioitik gora pertsona daude etxetik ihesi, gatazken, jazarpenaren eta indarkeriaren ondorioz. Badakigu, orobat, egunetik egunera gero eta jende gehiagok alde egin behar izaten duela ingurumen-arazoen ondorioz (ur-eskasia, ingurumen-fenomeno bortitzak, hala nola uholdeak eta lurrikarak, natura-baliabideen neurrigabeko ustiapena, eta abar).

Breakout Edu "ihes-jokoak" taldean konpondu beharreko probak eta erronkak proposatzen dizkie ikasleei. Proba bakoitzak hurrengoari bide ematen dio, azkenean giltzarrapoz itxitako kutxa bat irekitzeko kode bat lortu arte.

Apirilean, joko birtual horren zuzeneko bertsioa egin genuen Iruñean eta Tuteran ezarritako “Mugetatik haratago” karpetan. Orain, lineako bertsioa jartzen dugu zuen esku, ikasgelan landu ahal izan dezazuen.

Zuen ikastetxean Breakout Edu jokoaren zuzeneko bertsioa egitera animatzen bazarete, probak egiteko behar duzuen material guztia emango dizue Alboan-ek. 

Sartu eta jolastu >

Informazio gehiago eskatzeko, jarri harremanetan Nafarroako Alboan-ekin: a.urretavizcaya@alboan.org 

* Ekimenak erakunde hauen lankidetza jaso du: Nafarroako Gobernua, Nafarroako Parlamentua, Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Fundazioa.