Skip to main content

Harreraren eta inklusioaren alde lanean

Nadorreko Delegazioa Nafarroan

Aste hauetan, Nafarroan, mugikortasun behartuaren errealitateari buruzko hezkuntza-lana eta gizarte irekia eta inklusiboa izateko beharra sustatzen ari gara. Más allá de las Fronteras-Mugetatik haratago proposamenaren esparruan, Nadorreko Elizbarrutiko Migrazio Ordezkaritzakoak bisita egin digu, hegoaldeko mugako errealitatearen berri emateko. Bilera instituzionalak egin ditugu Nafarroako Lankidetza Zerbitzuarekin eta Migrazio Politiken Sailarekin, baita lan-saio bat Nafarroako Parlamentuarekin ere.

Delegación Nador en Navarra

Ordezkaritzaren bisitaldian, gainera, ikastetxeetako ikasleekin bildu gara, eta migratzaileek eta errefuxiatuek bizi dituzten zailtasunak eta errealitatea jakinarazi eta horren gainean hitz egin dugu. Orotara, 20 ikastetxe parte-hartzaile baino gehiago ditugu gai horiek lantzen, gure jarduera-giden bitartez, Toki bat munduan. Mugetatik haratago erakusketaren bitartez, eta abar.

Ikasturte honetan, nobedade gisa, Mugetatik haratago Breakout esperientzia garatuko dugu Iruñean (apirilaren 13tik 16ra) eta Tuteran (apirilaren 21tik 26ra) egingo dugu, espazio publikoetan ezarritako KARPA batzuetan. Gamifikazioa –hau da, jolasaren teknikak ikasteko erabiltzea– eta IKTak baliatuz lekualdaketa behartuen errealitatea ezagutzeko beste modu bat izango da.

Proposamen horri buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan: educacion@alboan.org.