Skip to main content

Mila esker Alboanekin Amazoniaraino bidaiatzeagatik!!

UGP-en

Abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra bitartean 6.000 haur baino gehiago jolastu dira eta Amazonas ibaiaren luze-zabalean ezkutatzen diren altxorrak aurkitu dituzte.

Gabonetako oporrak amaitu dira, eta horiekin agurtuko da Barakaldoko Umeen Gabonetako Parkea, datorren abendura arte. Hiru astetan zehar, eta UGPtik helarazten ziguten gonbidapenari eta Lankidetzarako Euskal Agentziaren lankidetzari esker, Alboanek leku magiko honetan presentzia izateko pribilegioa izan du. Barakaldoko BECen stand bat, zeuen seme-alabekin bidaiatzera gonbidatu zaituztegu oihanaren bihotza hurbilagotik ezagutzeko.

"Amazonia gara. Guztion etxea defenda dezagun" kanpainaren bidez klima-aldaketaren aurka eta ekosistema bakar hori babesteko herritarrak mobilizatu nahi ditugu.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gure standera hurbildu zareten familia, aza, txiki eta pertsona heldu guztiei, Amazoniako oihana den ekosistema bakar hau hurbilagotik ezagutzeko. Badakigu hemendik aurrera Amazonia zuen bihotzaren parte izango dela.

Eta eskerrik asko, baita ere, Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin, Leire Bilbao idazlearekin, Irrimarrako Karmele Gorroño ilustratzailearekin eta Xabier Zabala musikariarekin batera sortutako "Ez gara jaitsiko!" ipuin eta diskoaren zozketan parte hartzera animatu zineten guztioi.

Bat egin nahi baduzu kanpainarekin!

Lagundu nahi dut >

(*) Informazio gehigarria

Proposamen pedagogikoa gehiago ezagutzeko Amazonia gara >