Skip to main content

Gizarte- eta ingurumen-justiziarako Hezkuntza

Gizarte- eta ingurumen-justiziarako Hezkuntza

Gizarte- eta ingurumen-justizia

22/23 ikasturte berri honetarako, adin desberdinetarako hainbat hezkuntza-baliabide eskaintzen  dizkizugu, gizarte-ingurumeneko justiziarekin lotutako hainbat alderdi ikasgelan lantzeko.

Haur edo lehen hezkuntzako irakaslea bazara eta naturaren zaintzak kezkatzen bazaitu, ikasturte hasieran Ez gara jaitsiko! ipuin-diskoa izango duzu eskura liburu-dendetan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean garatutako materiala da, eta ipuinarekin eta abestiekin batera, irakasle talde batekin diseinatzen ari garen hainbat material didaktiko egongo dira. Material didaktiko guztiak amazonia-gara.org webgunean egongo dira eskuragarri.

Amazonia-gara.org webgune honetan bertan, Amazonia eta bertan bizi diren herriak babesteko eta klima-aldaketaren aurka borrokatzeko beharrari buruzko erakusketa bat aurkituko duzu. Erakusketa photocall batez eta 14 roll up-ez osatuta dago. Roll up bakoitza lekukotza-bideo bati lotuta dago, bai eta material osagarrietara ere, QR kode baten bidez.

Uraren gaia ardatz hartuta, Samantha tanta ipuin-jokoa daukazu eskuragarri, 4 urtetik aurrera landu ahal izateko. Proposamen didaktikoa ipuin batez eta antzara estiloko joko dibertigarri batez osatua dago.

Gainera, Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainari lotutako material guztiak dituzu eskura: gida didaktikoak, hezkuntza-fitxak, posterrak, jolasak, erakusketak. Material horien guztien bidez, gure bizimoduari, kontsumo-ereduei, garapen-ereduari eta milioika pertsonak bizi duten bazterkeria-egoerarekin dituzten loturei buruzko hausnarketa kritikoa garatu ahal izango duzu ikasgelan.