Skip to main content

Eskolan gizartearen eta justizia sozioanbientala sustatzeko prestatzen gara

justizia sozioanbiental

Sozioanbiental krisiak kezkatzen zaitu? Garrantzitsua iruditzen zaizu, ez soilik gertuago ditugun baliabide naturalak zaintzea, baizik eta baita urrunago ditugunak ere? Badakizu zer eginkizun betetzen duen Amazoniak gure bizitzan?

Iruditzen bazaizu zure hezkuntza jardueran gehiago egin nahi eta ahal duzula gure planetako justizia sozioanbientalaren alde, lau prestakuntza-saio hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Datak: urtarrilak 11, urtarrilak 25, otsailak 8 eta otsailak 22
Ordutegia: 17:30-19:00
Formatua: online (izena emandakoan, Zoom-eko esteka bidaliko dugu)

Lau saioetatik hirutan, Fuhem Educación+Ecosocial Fundazioko Luis González izango da gurekin, gai hauen inguruan sakontzeko:

  • Krisi sistemikoak eta halakoetan dauden itxaropen-eremuak.
  • Zergatik eta nola egin hezkuntza ekosoziala.
  • Ikuspegi ekosozialetik material didaktikoak prestatzea.

Gainera, Alboanek dinamizatutako beste saio bat egingo dugu Amazoniako testuingurua ezagutzeko. Bertan, egunerokoan lurra zaintzen eta, batzuetan, zeregin horretan beren bizitzak arriskuan jartzen dituzten emakume defendatzaileen ahotsak entzun ahal izango ditugu.

Eman izena hemen >
Informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan gurekin: educacion@alboan.org

 

Logos ecosocial