Ikasketa-Zerbitzuko esperientzia Iruñeko Jesuiten ikastetxean

Iruñeko Jesuiten ikastetxeko ikasleek KORRIKA EGIN KAUSA BATEN ALDE iragarkia aurkezten digute.
“Herritar parte hartzea. Zurekin errealitateari begiratzen diogu” izeneko Ikasketa-Zerbitzua proiektuaren baitan, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Iruñeko hainbat ekimen solidario ezagutu ahal izan dituzte, ondoren kartel edo publizitate-bideo baten bidez ikusarazteko.
Atzo, ikastetxeko saio berezi batera gonbidatu gintuzten, ikasleek aurkeztutako 25 lanak ikusteko. Saio horretan, Irenek, Amaiak, Javierrek eta Iñakik Alboan eta Entreculturasen KORRIKA EGIN KAUSA BATEN ALDE lasterketa solidarioaren sustatzeko egindako lan bikaina ikusteko aukera izan genuen, bere XII. edizioan larrialdi humanitarioko testuinguruetan Hezkuntza Eskubidea aldarrikatuko duena.
Hemen spota ikusteko aukera izango duzu. Zorionak neska-mutilak!