Skip to main content

#BatzuenIdeiakBesteenInspirazioa#

BatzuenIdeiak...

Atal berri bat dugu: #BatzuenIdeiakBesteenInspirazioa#. Bertan, ikastetxeetan gauzatzen ari diren eta beste hezkuntza-esperientzia askoren inspirazio-iturri gisa erabil daitezkeen esperientzia bereziak ezagutaraziko ditugu. Zure ekimenak ikasgelan herritartasun globalaren ikuspegia txertatzen laguntzen duela uste baduzu eta EDUKALBOAN komunitatearekin partekatu nahi baduzu, idatz iezaguzu educacion@alboan.org helbidera. 

Jarraian, Egibideko (Gasteiz) 2. batxilergoko ikasleek Lurraren Zientziak eta Ingurumena ikasgaian egindako bideo bat duzue, produktu kosmetiko batzuetan erabilitako osagaiek ingurumenean duten eraginari buruzkoa. "Garbiketaren kimika" erronkaren harira egin dute bideoa, CIMAS aholkularitza-enpresak eta Susana Arriaran irakasleak lagunduta. Oso modu errazean uzten du agerian zer eragin duen ingurunean hain ohikoak diren halako produktuak kontsumitzeak.