Skip to main content

Donostiako Jesuitinek galdetzen dute: zenbat eragiten digute estereotipo sexistek?

Jesuitinas, Donosti

Donostiako Nuestra Señora de Aranzazu (Jesuitinas) ikastetxean estereotipoak landu dituzte beren hausnarketan; zehazki, errealitatera hurbiltzeko moduan, pentsamenduetan eta ekintzetan estereotipoek gugan zer-nolako eragina duten landu dute. Horretarako, zenbait galdera egin dizkiote beren buruari: jaiotzetik bertatik ditugu estereotipoak ala eraiki egiten ditugu? Generoarekin lotutako zer estereotipo ditugu? Zer jarrerak, iruzkinek, harreman-moduk sortzen du banaketa eta desberdinkeria? Gainera, hausnarketak mural handi batean egin dituzte, goiburu honekin: ANIZTAZUNA, PAREKIDETASUNA, ESKUBIDE BERDINTASUNA