Skip to main content

Hezkuntza Covid garaian

Hezkuntza covid garaian

Gure ikastetxeetan denbora daramagu aurrez aurre lan egiten, pandemiaren ondorioz izan ditugun murrizketak eta mugak gorabehera, baina munduko beste leku askotan ikasgeletako presentzialtasunera itzultzea askoz motelagoa eta desorekatuagoa izan da. Herrialde batzuen egoera partekatzen dizuegu:

Kolonbia
Ikastetxeak itxita egun gehien izan dituen bigarren herrialdea da. 2021eko apirilean, ikasleen %11,6 baino ez zen aurrez aurreko eskoletara joaten. Portzentai hau %71,1era ailegatu zen 2021eko urriaren bukaeran, “Observatorio a la Gestión Educativa ExE”k eskaintzen dizkigun datuen arabera. Ekainetik aurrera, ikasleak beren borondatez itzuli ahal izan zuten aurrez aurreko eskoletara eta horregatik ikusten dugu igoera hau. Zentroek gutxienez metro bateko distantzia bermatu behar zuten. Ikastetxeak urruntze hori bermatzeko gaitasunik ez bazuen, erakunde bakoitzak edukiera zehaztu behar izan du, eta "Aprende en casa" estrategiaren barruan aurreikusitako alternatibak eman behar izan dituzte, ikasleek prozesu pedagogikoak urrunetik jarrai ditzaketen.
DANEren inkestaren arabera, 2019an etxeen %51,9k baino ez zuten Interneterako sarbidea; hirietako etxeen %61,6k eta landa-eremuetako etxeen %20,7k. Gainera, ikastetxe publikoetako egoitzen %66k ez zuen Interneteko konexiorik, eta landa-eremuan %79k. Beraz, landa-eremuetako ikasleek gutxiago heldu dira hezkuntzara.

Hegoafrika
Koronabirusak 20 urteko atzeraldia eragin du hezkuntzan. Itxieren ondorioz, "2020an haurrek aurreko urtean baino %50 eta %75 gutxiago ikasi zuten", adierazi du Angie Motshekga Hezkuntza ministroak. Hegoafrika da birusak gogorren jo duen herrialdea kontinentean, 2,7 milioi koronabirus kasu baino gehiagorekin eta 81.000 zendu baino gehiagorekin. Hegoafrikan gutxienez 10.000 haurrek utzi dute eskola pandemia hasi zenetik. Ondorio hori landa-eremuetan eta udalerri pobreenetan ikusten da batez ere, hor Interneterako sarbide mugatua baitute. Aurrez aurreko eskolak ekainetik hasi ziren partzialki, bi hilabete baino gehiagoko urrutiko hezkuntzaren ondoren. Ikasturtea atzerapenarekin hasi zen 2021ean, eta ikasle gehienak fisikoki txandaka bakarrik joaten dira.

India eta Gujerat
Indian, batez ere Gujerat-en, bertako garapenerako bulegoak partekatzen digun bezala, irakaskuntza digitala da oraindik. Goi-mailako bigarren hezkuntzako klaseak 2021eko abuztutik aurrera hasi ziren presentzialak izaten. Gainerako mailetan online ematen dira eskolak. Presentzialtasuna 2021eko irailetik aurrera hasiko zela suposatzen zen, baina ikasleen artean (batez ere Rajasthan eta Tamilnadu estatuetan) gero eta handiagoa den kutsatu kopuruak eragotzi egin du presentzialtasuna.

Beste herrialde batzuk
Aipatutakoez gain, beste herrialde batzuek ere kalteak izan dituzte beren hezkuntza-sistemetan. Perun, gobernuak ikastetxe askok bete ezin dituzten prebentzio-neurriak ezarri ditu; beraz, oso mugatua da eskolara aurrez aurre itzultzea. Bestalde, Txaden eskolak modu presentzialean hasi ziren, baina ikasleek eskola hilabete bat galdu zuten parte hartzen duten uzta-aldiarekin kointziditu baitu.
Beste herrialde batzuek aurrez aurreko hezkuntza erraztu ahal izan dute, hala nola Kongoko Errepublica Demokratikoan edo Tanzanian, non pertsona errefuxiatu-esparruetako ikastaroa irailaren erdialdean hasi zen, aurrez aurre, inolako murrizketarik gabe.