Skip to main content

Larrialdia Indian: osasun-krisiaren bigarren olatua

Larrialdian Indian

Azken asteetan, 1947an independentzia lortu zuenetik izandako osasun-krisi larrienaren lekuko izan da India. Eguneko kutsatze berriak % 350 hazi dira apirilaz geroztik eta egunetik egunera gorantz ari da zifra hori. Egoera oso kezkagarria da. 

Berriz ere eten egin da eskolara itzultzea
 

Duela bi hilabete eskas, apurka-apurka eta segurtasun-neurri zorrotzak betez, ateak ireki zituzten ikastetxeek eta unibertsitateek, baina aldi baterako itxi eta informazio- eta banaketa-puntu bihurtu dira behin-behinean. 

Hirietan online eskolak irakasten jarraitu dute, baina landa-eremuetan, konektagarritasuna ez dagoenez bermatuta, eta slums delakoetan (hirietako bazter-auzoak), komunitate kalteberenek, hala nola adivasiek eta dalitek, ez dituzte eskolak jarraitzeko behar dituzten bitartekoak eta, hortaz, berriz ere atzean geratzeko arriskuan daude.

Egoerari erantzuteko, Alboanek eta Entreculturasek, eta Xavier Sarea elkarlanean zenbait ekintza solidario babesten ditu Gujerat eta Tamil Nadu eskualdeetan, non hainbat urte daramatzagun elkarlanean:

  • Jakiak banatzea.
  • Mediku-tresneria eta botikak banatzea, eta tokian tokiko osasun-langileei laguntza ematea.
  • Informazio eta sentsibilizazio kanpainak kutsadurak prebenitzeko.

Gainera, eta hezkuntza-sistema ixtea dekretatu den arren, gure laguntza jaso ohi duten ikastetxe batzuek –besteak beste, Sabarmati Seva Sangh (Kalol, Gujerat)– auzo behartsuenetatik datozen haurrak artatzen jarraitu dute, jarduerak eta jolasak antolatzen, segurtasun- eta higiene-neurri zorrotzak mantendu bitartean. 

Nahi baduzu, zuk ere lagundu dezakezu:

Lagundu
  • Banku-transferentziak: 
    • BBVA: ES54 0182 1290 3302 0150 7630. Titularra: ALBOAN Fundazioa
    •  Laboral Kutxa: ES80 3035 0083 2908 3011 9602. Titularra: ALBOAN Fundazioa
  • Dohaintzak mugikorretik, zure bankuaren aplikazioarekin eta BIZUMekin: ALBOAN edo 11262 kodea.