Skip to main content

Hezkuntza-larrialdia COVID-19aren garaian

Hezkuntza-larrialdia COVID-19aren garaian

Iragan martxoan, COVID-19aren pandemiak erabat irauli zituen gure bizitzak. Alarma-egoera dekretatu zen, eta herritarrek etxeetan konfinatuta geratu behar izan zuten gaixotasunaren hedadurari galga jarri eta gure osasun-zerbitzuak ez kolapsatzeko, hala, bizitzak salbatzeko lanean jarraitu ahal izan zezaten. Asteak igaro dira, eta eragin diguten zauriak eta jende maitea galdu duten familien saminak hor jarraitu arren, gure pantailak gainezkatzen dituzten datuak hasiak dira, azkenean, atseden ematen.

Horrekin batera, abian jarri zen konfinamendua arintzeko eta normaltasun berria ezartzeko plana, eta etapa horretan gaude orain. Gure bizitzak ez dira berriz izango lehen zirenak, baina gutxika espazioak eta kalera itzultzeko aukera berreskuratu ditugu, betiere osasun-gomendioak ahalik eta gehien betez eta erantzukizun pertsonal eta sozial handia agertuz.
 

 

Fe y Alegría Centroamerica

Bitartean, gure ingurukoak baino egoera sozial eta sanitario larriagoak dituzten munduko beste leku batzuetan, geroago hasi zen epidemia aurrera egiten, eta une oso zailak bizitzen ari dira orain; koronabirusaren kutsaduraren eta heriotzen “kurba” haiei atseden ematetik urrun dago oraindik. Askotan, erantzuteko gaitasun eskasa eta osasun-sistema ahulak edo deusezak dituzten herrialdeak dira. 

COVID-19aren hedaduraren berehalako ondorioetako bat izan da herrialde askotan eskolak itxi dituztela. UNESCOren datuen arabera, 188 herrialdetako baino gehiagotako ikasleen % 89,5en hezkuntza-eskubidea galarazi du.
 

Fe y Alegría

Testuinguru horretan, Entreculturas eta ALBOAN GKE jesuitak elkarrekin koordinatuta ari dira lanean, Fe y Alegría sarearekin eta beste hezkuntza-erakunde batzuekin larrialdiari erantzuteko, eta hezkuntza bermatzen jarraitu dugu, plataforma erradialen eta lineako plataformen bidez eta eskola-materiala banatzeko sistema baten bitartez.

Haurren aurkako abusu- eta indarkeria-kasuen segimendua egiten ari gara, halaber. Eskolak bakezko tokiak dira, ikasleei indarkeriatik urruntzeko eta esperientzia traumatikoetatik osatzeko aukera ematen dieten ingurune seguruak. Ikastetxeak itxita, milioika haur abusuak eta indarkeria sufritzeko arrisku handiagoan daude.

Lagundu nahi baduzu, ez izan zalantzarik >
 

Partekatu