Skip to main content

Hezkidetza Praktika Komunitatea: Prestakuntza eta lankidetza hezkidetzaren zerbitzura

Hezkidetza Praktika Komunitatea

Duela zazpi urte baino gehiago Edukalboanek aurrerapauso bat eman zuen hezkidetzako lanaren aldeko apustuan; izan ere, uste dugu soilik bizitzaren zaintza erdigunean jarriko duen eta begirada ekofeminista eta intersekzionala izango duen herritartasun baten bidez lortuko dugula beste mundu bat.

Hezkuntza Formaleko Hezkidetza Praktika Komunitatea (HPK) baliabideak eta esperientziak partekatzeko, hazi eta ikasteko, prestatzeko, amesteko eta proiektu berriak sortzeko espazio bat da.

María Lezáun lankideari (Alboaneko Hezkuntza Formala arloko hezkidetza-teknikaria) eta Ander Alonsori (Haur Hezkuntzako irakaslea Durangoko San José Jesuitak ikastetxean) hezkuntza-praktikaren komunitate horri buruz galdetu diegu.

Zer da Hezkuntza Formaleko Hezkidetza Praktika Komunitatea (HPK)?

María Lezáun:Topagune bat da, non euren ikastetxean hezkidetza-proiektuak abian jarri nahi dituzten irakasleak egoera berdinean dauden beste batzuekin jartzen diren harremanetan.Ikasturte bakoitzean 2 aldiz biltzen gara, aurrez aurre edo modu birtualean, eta gutako bakoitza egiten ari den lana, zalantzak eta proposamen arrakastatsuak partekatzen ditugu.Gai zehatzetako prestakuntzak ere egiten ditugu, gure praktika hobetzen laguntzeko.

Ander Alonso: Hezitzaile feminista eta hezkidetzaileen topagunea da. Hezkidetza egunerokotasunean txertatzeko apustua egiten duen komunitatea da hau. Elkarbanatzeko eta elkarlanerako espazioa da. Gure kezkak, zalantzak, praktika onak, proposamenak… mahai gainean jarri eta partekatzen ditugu. Inguruko ikastetxe hezkidetzaileekin sareak sortzeko aukera paregabea ere bada. Alboanek bidelaguntzarako eskaintzen duen aukera paregabea: formakuntza eta elkarlana.

Nork osatzen du Hezkidetza Praktika Komunitatea?
M.L.:Gaur egun Euskadiko 40 ikastetxetako irakasleen talde batek osatzen du komunitatea.Ikastetxe horiei euren hezkidetza-lanean laguntzen diegu, bakoitzari dagokion mailan, hezkidetza-prozesuaren unearen arabera.
Batzuek parte hartu dute autodiagnostikoa eta hezkidetza-plana egiteko prozesuan, eta orain ezarpen-fasean daude; beste ikastetxe batzuk hasierako fasean daude, beste batzuk bigarren fase aurreratuago batean... Baina guztiek partekatzen dute hezkidetza handiagoko ikastetxe bihurtzeko nahia, hezkidetza sustatzeko modu integralean zentroaren dimentsio guztietan, eta hori lortzeko bidean daude.

A.A.: Pertsonalki, hezitzaile moduan, hazteko aukera da niretzat, komunitatea formakuntzarako eta lankidetzarako espazioa da eta. Besteentzako gizon-emakumeak hezteko lanean ezinbesteko deritzot ikuspegi hezkidetzailea duen hezkuntza eskaintzea, eta espazio honek honi erantzuten dio bete betean.
Komunitate baten kide izateak ikastetxeko hezkidetza proiektuari sendotasuna eman dio. Gure kezkak, zalantzak eta proposamenak beste ikastetxe batzuekin elkarbanatu ahal izateak hazteko aukera ematen baitu.
Bestalde, beste ikastetxe eta erakunde batzuekin sareak sortzeko aukera ere ematen komunitateak. Amesten dugun mundu justuago bat eraikitzeko elkarlana ezinbestea da.

Zer ematen dizu Hezkidetza Praktika Komunitateak?
M.L.:Pertsonalki, hezkuntza-teknikari gisa, laguntzen dit zuzenean harremanetan egoten irakasleekin, baita haiekin Alboanen amesten ditugun proposamenak lantzen eta egunerokotasunean nola sentitzen diren jakiten ere.Harreman zuzen horri esker, hobeto erantzun diezaieket euren behar eta kezkei, ikastetxe bakoitzari laguntza-prozesu hobea eskaini ahal izateko.
Komunitatearen parte izatearen ilusioa ere ematen dit, euren esperientzia eta praktikekin ikastekoa, euren proposamen eta ideiekin haztekoa eta elkarrekin beste batzuekin amestekoa.HPKari laguntzea, niretzat eta Alboanentzat, luxua da, sareak eta topaguneak sortzeko eta pertsona guztientzat mundu bidezkoago bat lortzeko aukera.

A.A.: Pertsonalki, hezitzaile moduan, hazteko aukera da niretzat, komunitatea formakuntzarako eta lankidetzarako espazioa da eta. Besteentzako gizon-emakumeak hezteko lanean ezinbesteko deritzot ikuspegi hezkidetzailea duen hezkuntza eskaintzea, eta espazio honek honi erantzuten dio bete betean.
Komunitate baten kide izateak ikastetxeko hezkidetza proiektuari sendotasuna eman dio. Gure kezkak, zalantzak eta proposamenak beste ikastetxe batzuekin elkarbanatu ahal izateak hazteko aukera ematen baitu.
Bestalde, beste ikastetxe eta erakunde batzuekin sareak sortzeko aukera ere ematen komunitateak. Amesten dugun mundu justuago bat eraikitzeko elkarlana ezinbestea da.

Zergatik da garrantzitsua HPKaren moduko espazioen parte izatea?

A.A.: Egunerokotasunean ikastetxean egiten dugun lanari zentzua ematen diolako. Hezkidetzaren alde dugun konpromezua eta egiten dugun lana ez dela gurean bakarrik geratzen erakusten digu, gure ametsak ikastetxeko mugak gainditzen dituela alegia, hainbat ikastetxe bide berdinean goazela. Honek lanean jarraitzeko indarra ematen digu.
Gure proiektua osatzen laguntzen digulako. Alboanekin eta beste hezitzaile eta ikastetxe batzuekin elkarlanean aritzeak gure proiektua aberastea baino ez duelako egiten.