Skip to main content

“Haziak astialdira” Txostenaren aurkezpena: hezkidetza eta astialdian

Haziak Astialdian

Pasa den apirilaren 13an arratsaldez, elkarlanean hezkidetzaren eta astialdiaren inguruan egindako lana aurkezteko, hau da “Haziak Asialdian” txostena,  Bilbo Rock espazioan bildu ginen Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Alboan eta Errotik beste hainbat ikuslerekin batera. 

Mahai-inguruan, aurretik dauden erronkak analizatu genituen eta astialdi munduan lan egiten duten gazte zein taldeen premiak ekarri genituen erdigunera. Saioaren moderazio eta gidaritza EGK-ko presidenteak burutu zuen eta esperientzia maila zein praktika onak Alboan eta Errotiken eskutik etorri edo kontatu ziren.

Besteak beste, hizketagai izan ziren astialdian egunerokoan erabiltzen diren espazioak, materialak, formakuntzaren premia, taldeen plan eta protokoloak edota zein iritzi dagoen etorkizunerako erronken inguruan. 

Proposamen konkretuak eginez, fokua profesionalen artean eman beharreko saretzean jarri zen, elkarlana balioan jarriz eta hezkidetza lantzen duten agente guztiek beraien gain hartzen duten lanarekiko balioa zein babesa azpimarratuz. Taldeen planifikazioa ere elementu zentral gisa kokatu zen eta egiten diren urrats txiki zein handiak balioan jartzearen garrantzia nabarmendu zen. 

Gainera, bereziki formakuntzaren premia eta gabezian nahi izan zen sakondu, hau izan baita identifikatutako aspektu nabarmenetako bat. Zentzu horretan, proposamen bat kaleratzeko baliatu izan zen ekimena: formakuntza ziklo berezitu bat gai honi buruz hitz egin eta hausnartzeko. Datozen hilabeteetan beraz, urrats desberdinak ematearen asmoa plazaratu zen eta formakuntza azpimarratu elementu zentral gisa. Horretarako, EGKtik honako formakuntza zikloa hau aurkeztu zen.
 

Ciclo formativo

Espazio hauen bitartez, astialdian hezkidetza sakonago garatzeko tresna eta aspektuak konpartitu nahi dira, non elkar topatzeko prestakuntza espazio amankomun bat sortuko den. 

Aurrerantzean ere, gai honen inguruko elkarlanean jarraituko dugu, aurrera urratsen berri pozik ematen. Hezkidetzan Alboanekin batera bide berriak urratzen jarraitzeko gogotsu gaude.