Skip to main content

Hezkidetzari buruzko azken berria!! Ez galdu Haziak Astialdira txostenako aurkezpena

Haziak Astialdira

Pasa den urtean, Haziak Astialdira proiektuaren bitartez, hezkidetza hezkuntza ez formalean nola ematen den landu zen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko (EGK) hezkuntza eta berdintasun lan arloetatik. Astialdi elkarteei eta administrazioari dagokien etorkizuneko eskaera eta proposamenak biltzen ditu txostena. 

Hazkiak Astialdira txostenaren emaitzak aurkezteko mahai-inguru bat antolatuko da. EGK-k moderatzaile lana egingo du lanketa horretako ondorioak aurkeztuz eta Alboan eta Errotik elkarteek bertan parte hartuko dute beraien praktika onak eta esperientziak partekatuz eta nahi duenak solasaldian hitz egiteko tartea ere izango du.

Noiz: Apirilak 13, 18.00
Non:  BilboRock-en

Izen eman>