Skip to main content

Eskolen arteko europar Kahoot berria: Errefuxiatuen nazioarteko egunerako presta zaitez!

Interschool European Kahoot

 

CHANGE proiektuaren barruan, eskolen arteko Kahoot berri hau antolatzen ari gara, lau herrialdetako ikastetxeetako bigarren hezkuntzako ikasleak gonbidatuz. Ekainaren 9an egingo da eta hainbat saio eskainiko dira gaztelaniaz eta ingelesez.

 

Ordutegia Hizkuntza
08.45-09.15 Gaztelania
09.40-10.10 Gaztelania
10.30-11.00 English
11.15-11.45 English
12.05-12.35 English
13.00-13.30 English
14.00-14.30 English
 

Ikasturtea amaitu baino lehen aprobetxatu nahi dugu berriro elkartzeko eta azken jarduera bat antolatu ahal izateko, errefuxiatuei buruz sentsibilizatzeko beren nazioarteko eguna ospatzen den hilabetean.

Jarduera hau hainbat erakundek antolatu dute (JRS Europe, JRS Hungaria, JRS Portugal eta Alboan) eta horiek arduratuko dira Kahooten saioak dinamizatzeaz Zoomen bidez. Kahootaren osagarri izan daitezkeen eta izena emanez gero jasoko dituzuen material batzuk ere prestatu ditugu.

Zuen klasearekin parte hartu nahi baduzue, esteka honetan izena eman dezakezue, hobeto datorkizuen ordu-tartea aukeratzeko. Izena eman ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzue informazio praktikoarekin eta zoomerako estekarekin.

Izena emateko azken eguna ekainaren 7a (23.59tan), astelehena, izango da.

Informazio gehiagorako: educacion@alboan.org / 943 275 173

 

*Oharra: CHANGEn parte hartzen duzun lehen aldia bada, proiektuan izena eman duzula baieztatzeko beste mezu bat ere jasoko duzu.