Skip to main content

Arrazakeria eta diskriminazioaren aurrean… CHANGE

Arrazakeria eta diskriminazioaren aurrean… CHANGE

Balioak: besteekin harremanak eraikitzeko. Informazioa: datuak ondo ezagutu eta aztertu. Topaketa: datuen atzean daduden pertsonak ezagutzea. Enpatia: besteen oinetakoetan jarri. Pentsamendu kritikoa: aurreiritzien eta zurrumurruei aurka egiteko. Ekintza: harrera gizartea eraikitzen laguntzeko.

 

Irakasle eta hezitzaile agurgarriak:

Post hau ireki baduzue seguruenez gure gizartean gertatzen ari diren arrazakeria eta bereizkeria egoera desberdinak ezagutuko dituzue. Eta horren aurrean zerbait egin nahiko duzuelako espero dugu irakurtzen jarraituko duzuela. 
Alboanen zuekin bat egin nahi dugu bide honetan eta horregatik CHANGE proiektua aurkezten dizuegu. Zuen klaseko ikasleekin edota taldeko gazteekin pentsamendu kritikoa, enpatia eta parte-hartzea landu ahal izateko proposamen pedagogikoa da, migrazioa, babesa eta harreraren gaien inguruan hausnartzeko, ikasteko eta ekintzak haurrera eramateko.

CHANGEn ibilbideak 6 etapa ditu eta zuek erabaki dezakezue etapa guztiak egin edo ez eta etapa bakoitzean zenbat pauso eman.

Badakigu klase edo talde bakoitzaren errealitatea desberdina dela eta horregatik, behar izanez gero, gure laguntza izan dezakezue aukera aproposena hautatzeko.
 

Changeneko 6 etapa

Proiektu honetan Europar Batasuneko beste 8 herrialdeekin batera egongo gara lanean, horregatik parte hartzera animatzen bazarete eskatuko dizuegun gauza bakarra zuen izena CHANGEko web orrian ematea izango da. Jarrai dezagun denon artean harrera gizarte bat eraikitzen!

* CHANGE bigarren hezkuntzako mailetan lan egiteko proposamena da baina lehen hezkuntzan lan egiten baduzu gurekin harremanetan jarri eta beste aukerak eskainiko dizkizuegu.

Informazio gehiagorako: educacion@alboan.org
CHANGEn izena emateko galdetegia hemen >