Skip to main content

Eskola lehiaketa - Mugi zaitez gizarte inklusibo baten alde!

Change-Lehiaketa

CHANGE proiektuaren barruan bigarren hezkuntzako ikasleen parte hartzea sustatu nahi dugu ikasle enbaxadore bihur daitezen gizarte inklusibo baten alde. Lehiaketa honetan parte hartuko duten ikasleek Kahootaren bitartez bere eskolako kideekin edota bere familiekin migrazio, babesa eta harrera gaiei buruz dakitena partekatuko dute.

Lehiaketan bi modalitate egongo dira:

  • Kahoota sortu eta zabaldu: Ikasleek gaiarekin erlazionatutako kahoot bat sortu behar dute eta sentsibilizazio jarduera bat gutxienez antolatu.
  • Kahoota zabaldu: Ikasleek Alboanek prestatutako Kahoot bat aukeratu behar dute eta sentsibilizazio jarduera bat gutxienez antolatu.

Parte hartzeko azken eguna ekainaren 4a izango da eta lehiaketan parte hartzeko hurrengo pausuak dira beharrezkoak:

Lehiaketa

 

Beharbada CHANGE proiektua ezagutzen duzu bertan proposatzen diren jarduerak zure klasearekin aurrera eramaten ari zarelako edota abenduan egin genuen eskolen arteko kahootan parte hartu zenuelako. Zure kasua hau izanez gero orain aurkezten dizugun lehiaketa prozesu honen parte izan daiteke.

CHANGE proiektua ezagutzen ez baduzu lehiaketan parte hartzea posible da ere. Baliteke migrazioak, babesa eta harrera gaien inguruan lana egin duzula zure ikasleekin. Horrela bada zure ikasleak prest egongo dira lehiaketan parte hartzeko. Gai hau landu ez baduzue komenigarria litzateke CHANGEk eskaintzen dituen materialak aztertzea eta saioren bat prestatzea lehiaketan parte hartu baino lehen.

Zure gela CHANGEn inskribatu behar baduzu galdetegi honekin egin dezakezu.

Gaia prestatu behar baduzu CHANGEn dauden jarduera desberdinak aukeratu ditzakezu. Gure laguntza behar baduzu gurekin jar zaitezke harremanetan: educacion@alboan.org / 943 275 173


Anima zaitez CHANGEn parte aktibo izaten!


*Lehiaketaren oinarriak hemen ikus ditzakezue