Errefuxiatuen Munduko Eguna: ekintzarako proposamenak
Ekainaren 20a mundu osoko errefuxiatuak gogoratzeko eta haiekiko elkartasuna adierazteko eguna da. Munduko hainbat tokitako milioika pertsonak etxetik ihes egin eta dena utzi behar izaten dute bizitzen jarraitzeko. Egun batetik bestera haien lurraldea, etxea eta jendea utzi behar dute.
Alboanen eta Entreculturasen egun horrekin bat egin dezazuen animatu nahi zaituztegu, eta proposamen ezberdinak dakarzkizuegu hezitzaileoi, zuon ikasleekin gaia jorratzeko eta horren inguruan mobilizatzeko.
Hauek dira dakarzkigun proposamenak:
- #CHANGE proiektu europarraren barruan, ekainak 17 eta 20an Eskolarteko Kahoot baten hainbat saio antolatuko ditugu, Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta. Change proiektuak ikasleen pentsamendu kritikoa, enpatia eta parte-hartzea sustatu nahi ditu migrazioen, babesaren eta harreraren gaiei dagokienez eta ekaineko kahootean krisi klimatikoa eta giza mugikortasunaren arteko loturetan jarriko dugu fokoa.
Saioak honakoak izango dira:
Ekainak 17 | Ekainak 20 |
08.45-09.15 Euskara | 08.45-09.15 Gaztelania |
09.40-10.10 Gaztelania | 09.40-10.10 Euskara |
10.30-11.00 Euskara | 10.30-11.00 Gaztelania |
11.15-11.45 Gaztelania | 11.15-11.45 Euskara |
12.05-12.35 Euskara | 12.00-12.30 Gaztelania |
Jarduera hau egiteko zoom plataformaren bidez konektatuko gara.
Izena emateko, esteka honetan klik eginez formulario bat bete beharko duzu. Gerora bi mezu elektroniko jasoko dituzu: bat aukeratutako saioan konektatzeko informazio praktikoarekin eta beste bat #CHANGEn izena ematearen baieztapenarekin.